Azaro Moreari hasiera emateko umorea helduko da gurpil gainean
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira Seguran, hilabeteko kultur agenda antolatu dute. Gaur hasiko da Julen Axperen bakarrizketarekin.

Furgonetak modan daude, baina furgoneta etxean bilakatzea pentsatu ahal duzu inoiz? Julen Axpe gasteiztar bakarrizketagileak 3 urte daramatza furgoneta batean bizitzen Bartzelonan, eta bere bizipen guztiak kontatzen ditu bere bakarrizketetan.
Etxea uztearen arrazoia eta horrek dakartzan gora behera guztiak partekatuko ditu umoretik; nola dutxatu, arropa nola garbitu… Hori guztia ikusteko ahal izango da gaur, 19:30ean, Segurako Botikaxaharren.
Azaro Morearen hurrengo ekintza azaroaren 8an izango da, adin txikikoen zentroan ate irekiak egingo dituzte.