Igandean ditu denboraldiko azken lasterketak. Dazn plataformak zuzenean emango ditu telebistatik. Zurutuzaren fan klubeko kideak Karibe Zaharra tabernan elkartuko dira karrerak ikusteko.
Azpiegitura berriak 18.000 tona hiri-hondakin kudeatuko ditu.
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira Seguran, hilabeteko kultur agenda antolatu dute. Gaur hasiko da Julen Axperen bakarrizketarekin.
Pablo Perez urretxuarrak irabazi du lehiaketa, eta haren argazkiaz gain, Lazaro Gonzalez beasaindarraren, Jose Venegas legazpiarraren, Mikel Cavero ordiziarraren, eta Carlos Mediavilla eta Aitor Agirrezabal urretxuarren argazkiak ere izango ditu egutegiak.
Sustraiak dantza taldeko kideak dira lauak, horietako bat Irati Olaizola, iaz txapeldunorde titulua eskuratu zuena. Txapelketa igandean jokatuko da, Hondarribian.
Ezustean iritsi zitzaion Malores Etxeberriari Hernaniko Udalean euskara teknikari gisa aritzeko proposamena, eta 32 urte igaro ditu han. Bilbon izango da bihar, eta euskararen aldeko lanean egunero.
Hamabosgarren edizioa izango da. Ohiko legez egun osoko egitaraua antolatu dute mutiloarrek. Gaur amaituko da herri bazkarian izen emateko epea.
Tradizioa Soinean erakusketa eskainiko dute Ezkioko Igartubeiti baserriko interpretazio zentroan igandera arte.
Astelehen eta asteartean izena eman beharko dute gaztaina jatera eta afaltzera joan nahi duen edonork, 5 euroren truke.
Azaroan Musika zikloko bigarren emanaldia da. Parrokian izango da, 20:00etan.
Azaroaren 26an, eguerdiko 12:00etan haurren danborrada izango da, eta helduena, azaroaren 29an iluntzeko 20:00etan.
Beasaingo Odolki Lehiaketa, Zumarragako Buzkantza eguna, Mutiloako Txerri azoka, Urretxuko Mineral, Fosil eta Harribitxien azoka, Udazkeneko bertso saioa Beasainen, Lazkaoko Gazte Festak, nazioarteko abesbatzen kontzertuak, antzerkiak, zinema kartelera... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Urrian hasi zen arrainduna Segurara joaten, ostegunero joaten zen. Orain, ostegun eta ostiraletan joango da.
Gaurko finalerdia irabaziz gero, igandean jokatuko dute finala. Beste bikote guztientzat amaitu da txapelketa.
Delfin Morenok (Zumarraga, 1951) 40 urte baino gehiago daramatza dagoeneko Urola Kirol Elkartean lanean. Duela bi aste klubean egindako lagunek omenaldia egin zioten.