Gaurtik aurrera, arrainduna ostegun eta ostiraletan joango da
Urrian hasi zen arrainduna Segurara joaten, ostegunero joaten zen. Orain, ostegun eta ostiraletan joango da.
Ondarroako Jose Antonio Maruri arrain saltzailea Zaldibiako plazan, erosleak ilaran. Urritik, ostegunero-ostegunero, arrainduna joan da Segurara: plazan egoten da, errebote aldean. Orain, azarotik aurrera, ostiraletan ere joango da. Hortaz, gaur arrainduna Seguran izango da. Ostegunetan 16:00etatik 19:30era bitarte, eta ostiraletan 09:30etik 13:00etara bitarte.













