Gaztaina jana jubilatu elkartean
Astelehen eta asteartean izena eman beharko dute gaztaina jatera eta afaltzera joan nahi duen edonork, 5 euroren truke.
Data hauetan epeltasunean sartzeko gaztaina erreak jateko ohitura handia dago Euskal Herrian. Azaroaren 11an esaterako, Idiazabalgo Adin etxe, jubilatu elkartean, 20:00etan gaztaina jana egingo dute. Bertara animatu nahi duen orok, astelehen eta asteartean 18:00etatik 19:00etara bitarte izena eman beharko du 5 euroren truke. Afaltzeko erretako gaztainez gain, baratxuri zopa, gazta eta kafea pastekin ere egongo da.