Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Naldaiz-Elorza bikoteak
Gaurko finalerdia irabaziz gero, igandean jokatuko dute finala. Beste bikote guztientzat amaitu da txapelketa.
Gipuzkoako Larruzko Paleta txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Naldaiz-Elorza bikoteak. Hirugarren mailako Oiangu2ko bikoteak ligaxkako azken partida irabaztea lortu zuen Debako bikotearen aurka eta horrela lortu du txartela finalerdirako. Gaurko partida irabaziz gero, finala igandean jokatuko dute.
Oianguko gainontzeko bikoteentzat, berriz, amaitu da txapelketa. Lehen mailan, jaitsierako partidak izan ziren asteburuan. Etxekoen arteko derbia izan zen, batetik, eta Errenteriaren aurkako partida, bestetik. Oiangu3ko bikoteak 35-18 galdu zuen errenteriarren kontra. Hala, lehen mailako hiru plazatatik bi galdu ditu Oianguk.
Bigarren mailako bikoteak Deban jokatu zuen jaitsierako partida. 35-31 galdu zuen eta hurrengo urtean hirugarren mailan jokatuko dute. Hirugarren mailako Oiangu1eko bikoteak 33-35 galdu zuen Altzakoen aurka.