Sasietako hondakinen transferentzia estazioa inauguratu dute gaur
Azpiegitura berriak 18.000 tona hiri-hondakin kudeatuko ditu.
Sasietako transferentzia estazioa inauguratu dute gaur. Jose Inazio Asensio GHK-ko (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa) lehendakariak adierazi duenez “honi esker Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituaren azken pieza jarri dugu, zabortegirik behar gabe”. Izan ere “lehen nahasitako hondakinak lurperatzen ziren, etekinik gabe eta inolako erabilerarik gabe, eta orain, urtero, sailkatutako 18.000 tona hondakin iritsiko dira hona, ondoren, Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioetara eramateko. Lehen arazo bat zena, orain aukera bat da”.
Azpiegitura berria ezagutzen izan dira Sasieta Mankomunitateko ordezkariak. Beasainen, Sasietako zabortegi zaharrean dago hondakinen transferentzia estazioa. 22 udalerriri emango die zerbitzua, eta urtean 18.000 tona hondakin baino gehiago kudeatuko dira bertan.
Leire artola Sasieta mankomunitateko lehendakariak inaugurazio ekitaldian azaldu duenez, “elkarlanaren ondorio da azpiegitura moderno hau”.
Kudeaketa jasangarria
Transferentzia estazioa gainera kudeaketa “jasangarriaren eredu” dela nabarmendu du Asensiok. “Hondakinen leku aldaketan “bost aldiz murrizten” delako hondakinak Zubietako tratamendu plantara garraiatzeko. Hiri hondakinen bilketako kamioiekin “3.600 bidaia” egiten ziren urtean. Hemendik aurrera, “edukiera handiago trailerrekin” egingo da, beraz, “720 bidaia” egingo dira. Gauzak horrela, “urtean 83 tona CO2 isurtzea saihestuko da, %60ko murriztuko da”.