Sei goierritarren argazkiak aldundiaren 2024ko egutegian
Pablo Perez urretxuarrak irabazi du lehiaketa, eta haren argazkiaz gain, Lazaro Gonzalez beasaindarraren, Jose Venegas legazpiarraren, Mikel Cavero ordiziarraren, eta Carlos Mediavilla eta Aitor Agirrezabal urretxuarren argazkiak ere izango ditu egutegiak.
Pablo Perez urretxuarrak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Aurtengo deialdian gipuzkoarren kirolzaletasuna eta kirolaren balioak islatzea izan da helburua eta, guztira, 479 argazki aurkeztu dituzte gipuzkoar argazkizaleek. Urte amaieran herrialdeko hainbat puntutan banatuko du egutegia aldundiak.
Perez 1.000 euroko saria jaso du, baina ez da goierritar saritu bakarra izan. Perezen irudia egutegiaren azalekoa izango da, eta beste bost goierritarrena barruko orrialdeetan. Lazaro Gonzalez beasaindarrarena otsailean, Jose Venegas legazpiarrarena apirilean, Carlos Mediavilla urretxuarrarena uztailean, Mikel Cavero ordiziarrarena abuztuan eta Aitor Agirrezabal urretxuarrena azaroan. Bost argazkilari horiek 250na euroko saria jaso dute..