Gabonetako jatorduetarako menua, Iratzarrik antolatutako sukaldaritza saioetan
Legazpiko Raul Gonzalo sukaldariak gidatuko ditu. Lehen eta bigarren platerak eta postrea proposatuko ditu. Hurrengo hiru astelehenetan izango dira, eta izena emateko aukera dago dagoeneko.
Iratzarri emakumeen elkarteak antolatuta, Raul Gonzalo Legazpiko sukaldariak Gabonetako menuaren prestaketari begirako sukaldaritza saioak emango ditu datozen hiru astelehenetan: hilaren 13an, 20an eta 27an. Lehen platera, bigarren platera eta postrea proposatuko dizkie Gonzalok partaideek, eta nola prestatu erakutsi ere bai. Saioak 16:30etik 18:00etara izango dira, Iratzarriren lokaletan.
Izena eman behar da parte hartzeko, bihar asteazkena, lokalean bertan 16:30etik 18:00etara, edo mezu bat bidalita: iratzarri.legazpi@gmail.com.
Ez da lehen aldia Iratzarrik Gabonei begira horrelako sukaldaritza saioak antolatzen dituena. 2021ean Baladi Goiburu sukaldari legazpiarrak eman zituen, eta oso arrakastatsuak izan ziren.