Hurrengo urteko jaiak prestatzen hasteko bilera egingo dute ostegunean
Kultur Etxean izango da bilera, eta legazpiar guztiei irekia da. Besteak beste, maiatzeko eta iraileko jaien datak proposatukoa dira, eta jaietako zapiaz eta egitarauen azalez hitz egingo da.
Legazpiko hurrengo urteko jaiak prestatzen hasteko helburuarekin, Jaiak arloko lantaldeak lehenengo bilera deitu dute ostegunerako, hilak 9. Kultur Etxean izango da, 18:30ean. Herritarren parte hartzea areagotu nahi dute, eta bilerak hilero egingo dira, bilera bakoitzean gai zehatzak lantzeko. Lantaldea irekia da, eta legazpiar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera.
Osteguneko bileran honako gai hauek landuko dira: Jaietako lantaldearen funtzionamendu berria, maiatzeko eta iraileko jaien datak finkatzeko proposamenak, jaietarako zapia, jai egitarauen azalak, eta hurrengo bileraren eguna.