Sarastarri kobazuloan barrena ibiliko dira Izadi Zaleak elkarteko kideak haurrekin, igandeko irteeran
Gaur eta ostegunean eman behar da izena mendi ibilaldirako. Linterna edo frontala eraman beharko da.
Urrian haurrekin Nafarroko mendietan egindako mendi ibilaldiaren eta Basabere animalien zentroa bisitatu ondoren, ikasturteko bigarren irteera egingo du Izadi Zaleak elkarteak igande honetan, hilak 12. Oraingoan, Aralar inguruan ibiliko dira, eta Sarastarriko kobazulo barrura sartzeko aukera izango dute.
Legazpitik 08:30ean aterako dira. Ibilbidea bederatzi kilometrokoa eta 400 metroko desnibelekoa da: Urkillagan hasi, Sarastarriko kobazuloraino joango dira eta barruan ibiliko dira, Lareoko urtegira joango dira gero, eta Lizarrustin amaituko dute. Linterna edo frontala eraman behar da.
Izena emateko egunak gaur asteartea eta osteguna dira, elkartean bertan, 18:30etik 19:30era.