Lazkaoko Areriara opera itzuliko da ostiralean, ‘Madama butterfly’ obrarekin
Puccini konposatzailearen Madama butterfly opera-balleta Areria antzokiko pantaila handian ikusteko aukera izango da, ostiralean, Lazkaon. 20:15ean hasiko da. Nicola Luisottiren zuzendaritzapean, nazioarteko kantari eta abeslari talde batek interpretatuko du, Maria Agresta soprano italiarra buru duela, Londreseko The Royal Opera House antzokitik. Japoniako tradiziozko gizartearen zertzeladak islatzen ditu obrak.