Al Sejo errondaila eta Isidro Larrañagaren akordeoi orkestra, Azaroan Musikako hurrengo hitzorduak
Al Sejo talde kantabriarraren emanaldia bihar arratsaldean izango da, eta akordeoilariek igande eguerdian joko dute. Bi kontzertuak Latxartegi aretoan izango dira, dohainik
Legazpiko Azaroan Musika zikloak aurrera jarraitzen du, eta bi kontzertu proposatzen ditu asteburu honetarako. Batetik, bihar, Kantabriako Castro Urdiales herriko Al Sejo taldeak kontzertua egingo du Latxartegi aretoan 19:00etan. Igandean, Isidro Larrañagaren akordeoi orkestraren txanda izango da. Horren emanaldia ere Latxartegin izango da, 12:30ean.
Bi kontzertuak doan izango dira. Latxartegi aretoa emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dute.
Kantabriatik datozen musikariak
Al Alsejo talde kantabriarra Alaitasuna errondailak gonbitatuta dator Legazpira, honek udan hara egundako bisita eta kontzertua itzuliz. 1995ean sortutako taldea da Al Sejo, eta habanerak, bolreoak, psaodobleak eta Karibeko erritmoak ditu bere errepertorioan. Horietako batzuk entzuteko aukera izango da biharko emanaldian, baita euskal abesti bat ere. Hemen bihar eskainiko duten egitaraua
ALMA LLANERA…………………………………….PEDRO ELIAS GUTIERREZ
VEINTE AÑOS……………………………………….MARIA TERESA VERA
RIO MANSO…………………………………………CHOLO AGUIRRE
SOLEDAD……………………………………………EMILIO JOSE
SILENCIO……………………………………………RAFAEL HERNANDEZ
EL POZO DE MIS SUEÑOS ………………..……..GRUPO ILLAPU
LA VIDA ES BELLA ………………………………..NICOLA PIOVANI
EL CONDOR PASA ………………………………..DANIEL ALOMIA
PESCADOR Y GUITARRERO ……………………HORACIO GUARANY
TRASNOCHADOS ESPINELES …………………CHOLO AGUIRRE
LUNA DE ABRIL …………………………………….CARLOS CANO
AMORES SE VAN MARCHANDO ………………..MARI TRINI
OI AMA EUSKAL HERRI ………………………….BENITO LERTXUNDI
ODIAME …………………………………………….RAFAEL OTERO
CANDONBE PARA JOSE …………………………ROBERTO TERNAN
VUELA UNA LAGRIMA…………………………….ROBERTO PLAZA
ALFONSINA Y EL MAR …………………………..ALFONSINA STORI
EL CASCABEL …………………………………….ROBERTO BARCELATA
Akordeoi doinuak igandean
Igande eguerdian, berriz, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra entzuteko aukera izango da, eta emanaldian zehar Korosti dantza taldeko dantzariek, Maria Redondo abeslariak eta Yerko Ortiz gitarra- oleak ere parte hartuko dute.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra 1980an sortutako musika taldea da, eta 42 urteotan Tolosaldeko ehun musikari baino gehiago igaro dira bertatik. Isidro Larrañaga Beloki akordeoilariak sortutakoa da, eta gaur egun bere seme Isidro Larrañaga Morenok zuzentzen duen 20 kide inguruko taldea da. Orkestraren ardatza eskusoinua den arren, bestelako musika instrumentuak ere erabiltzen dituzte, hala nola bateria, perkusioa, baxu elektrikoa, teklatuak, piano klasikoa, gitarra elektrikoa edp abeslariren baten ahotsa. Igandeko saioan Legazpiko musikariak izango ditu lagun.
Hona, eskainiko diguten egitaraua:
- Andreen seieko soinua – kontrapasa AGURRA(moldaketa: Iñar Sastre)
- Irische Suite (Matyas Seiber)
- Xalbadorren heriotzean etatxoriak txori (moldaketa: Iñar Sastre)
- La ultima copaeta Noche de reyes tangoak (moldaketa: Isidro Larrañaga)
- Dichter und Bauer Overture (Franz von Suppe. Moldaketak: Curt Herold)
- Ezpata dantza (Jesus Guridi)
- Der Barbier von Sevilla (G.Rossini)
- The lord of the dance( Ronan Padraig Hardiman. Moldaketak: Hans-Günther Kölz)
- Bohemian Rhapsody ( Freddy Mercury. Moldaketak Hans-Günther Kölz)