Legazpiko Udalak hiru peoi kontratatuko ditu
Sei hilabeterako kontratuak izango dira, lanaldi osokoak. Lanbiden eman behar da izena.
Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru laguntza jaso du Lanbidetik, eta horrekin, zeregin askotarako hiru peoi kontratatuko ditu. Kontratuen iraupena sei hilabetekoa izango da, eta lanaldia, osoa.
Lanbiden eman behar da izena hilaren 17ra arte. Interesatuek Lanbiden alta emanda izan behar dute, eta gutxienez hiru hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi gisa.