Kataluniari buruzko afari-solasaldia egingo dute ostiralean Lekanazpi elkartean
Jordi Creus Esteve independentista eta historialaria gonbidatu dute, herrialde horretako iragana, oraina eta geroa aztertzeko. Izena eman behar da.
Catalunya ayer, hoy y mañana izenburuko afari-solasaldia antolatu du Lekanazpik hilaren 17rako, ostirala, Jordi Creus Esteve gonbidatuta. Afaria 20:30ean hasiko da. Prezioa 25 euro da, eta izena eman behar da 611 040 487 zenbakira watsapp mezua bidalita.
Jordi Creus Esteve Sapiens aldizkariko editorea, historialaria, independentista, Catalunya Radioko tertuliakidea izandakoa eta hainbat libururen egilea da. Lekanazpiko antolatzaileek aurreratu dutenez, “Jordiren azalpenei esker, Kataluniako egoera sakon ezagutzeko aukera izango dugu, hedabideetan agertzen ez diren hainbat datu aletuko baitizkigu. Jordik harreman sare zabala du komunitate independentistako eremu eta maila guztietan”.