Lau saskibaloi eskola elkartu dira Legazpin
Andraitz klubak deituta, Domingo Agirreko ikastetxeko kantxan elkartu ziren goizean zehar, partida batzuk jokatzeko. Andraitz, Arrasateko Ointxe-Ikerlan, Oñatiko Aloña Mendi eta Urretxu-Zumarragako Goierri-Frutas Martinez kimu mailako taldeek parte hartu zuten.
Andraitz eta Goierri klubetako jokalari gazteak. ARGAZKIA: Andraitz saskibaloi elkartea Andraitz saskibaloi klubak antolatuta, saskibaloi eskolen topaketa egin zuten atzo goizean Legazpin. Topaketa Domingo Agirreko ikastetxeko kantxan izen zen, eta Andraitz, Arrasateko Ointxe-Ikerlan, Oñatiko Aloña Mendi eta Urretxu-Zumarragako Goierri-Frutas Martinez kimu mailako taldeek parte hartu zuten.
Lau partida jokatu zituzten guztira. Lehen partida Andraitz eta Goierri taldeen artekoa izan zen, eta 32-37 izan zen emaitza, urretxuarren alde Ondoren, Goierri eta Ointxe neurtu ziren, eta emaitza 26-33 izan zen, Arrasatekoen alde. Aloña Mendi keta Andraitzek jokatu zuten gero, eta 20-35 irabazi zuten legazpiarrek. Amaitzeko, Ointze-Aloña Mendi partidaren emaitza 46-10 izan zen, arrasatearren alde. Guztiaren gainetik, kiroltasuna gailendu zen.

Arrasateko eta Oñatiko jokalariak.













