Mikel Fernandezek ere egin du Behobia
Jon anaiak eta lagun talde batek bultzatuta, gurpildun aulkian egin du lasterketa, Zure irrifarra, gure indarra egitasmoaren barruan.
Legazpiko Mikel Fernandez Etxanizek ere egin du Behobia-Donostia lasterketa. Gurpildun aulkian eserita egin du “korrika” Mikelek, Jon anaiak eta lagun talde batek bultzatuta.
Zure irrifarra, gure indarra egitasmoaren barruan kokatu behar da 34 urteko legazpiar honen Behobia. Egitasmo hori duela lau urte jarri zuten martxan, urritasun funtzionala duten haurrek eta gazteek lasterketetan parte hartu ahal izateko.