Alokairu sozialeko etxebizitzak gazteak emantzipatzeko
Urtean 27.125 euro baino gutxiago irabazten duten 18 eta 35 urte arteko gazteek eman dezakete izena, inolako jabetzarik ez dutenak.
Zeraingo Udalak zortzi etxebizitza eskaintzen ditu. Alokairu sozialeko etxebizitzak dira 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Urtean 27.125 euro baino gutxiago irabazten dituen edonork izen eman dezake, inongo jabetzarik ez duen bitartean. Herritarrek lehentasuna izango dute. Interesatuak udalarekin harremanetan jarri.