Carlos Pintok bigarren amaitu du Yamaha Kopan
Gaztela-Mantxako txapelketan hirugarren postuan amaitu du. Azken lasterketak Jerezeko zirkuituan izan ditu, eta bertan omenaldi txiki bat egin dio duela gutxi hil den Mario Tejero lagunari eta jarraitzaileari.
Carlos Pinto moto pilotu afizionatuak emaitza bikainekin amaitu du lasterketen denboraldia, bigarren geratu delako Yamaha R1 Rookies Kopan, eta hirugarrena Gaztela-Mantxako Motoziklismo Federazioak antolatutako txapelketan, 40 urtetik gorakoen SBK 1.000 kategorian.
Jerezeko zirkuituan (Espainia) egin zituen legazpiarrak denboraldiko azken lasterketak joan den astean, eta bertan omenaldi txiki bat egin zion duela gutxi hil den Mario Tejero lagunari eta jarraitzaileari.
Denboraldian zehar bi aldiz igo da podiumera Pinto, bigarren postu bat eskuratuta Yamaha Kopan eta hirugarren bat Gaztela-Mantxako txapelketan.