Inauteriei begira jarri da Legazpi
Sustraiak taldeak bihar hasiko ditu datorren urteko Inauterietako igandean kaleratuko duen konpartsarako dantza entseguak. Inude eta artzainena izango da 2024ko konpartsa.
Legazpi hasi da datorren urteko inauteriei begira, Sustraiak dantza taldeak bihar hasiko dituelako urteroko konpartsarako entseguak. Ohi bezala, inauterietako igandean kaleratuko du Sustraiak taldeak konpartsa, eta 2024koa inude eta artzainena izango da. Otsailaren 11 izango da datorren urteko inauteri igandea.
Inudeak eta Artzainak konpartsako dantzak ikasteko ikastaroa bihar hasiko da, eta asteazkenero 20:15ean eta larunbatero 17:00etan izango dira aurrerantzean, Sustraiak taldearen lokaletan. Adin guztietako herritarrei irekita daude.