Maialen Telleriak irabazi du udal egutegiko urriko saria
Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela jaso du. Azaroko lehiaketa dago orain martxan.
Maialen Telleriak irabazi du Legazpiko udal egutegiko urriko lehiaketa. «Azkar eta ondo, u… hegan» zen osatu beharreko esamoldea, eta falta zen hitza ‘usoak’ zen. Guztira 161 erantzun zuzen jaso ditu udalak, eta guztien artean egindako zozketan Maialen Telleriak irabazi du 50 euroko erosketa txartela. Miryam Galilea zinegotziak eman dio saria bere amari.
Azaroko lehiaketa martxan dago orain: «Eguzkia nora, z… hara» esamoldea osatu behar da oraingoan. Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.