Legazpiko azokan izango dira bihar 24/7 plataformako kideak
Zumarragako osasun zentroak eskaintzen duen zerbitzuari buruzko herritarren testigantzak jasoko dituzte. Gaur Urretxun izan dira, eta larunbatean Zumarragako azokan egongo dira.
Aste honetan 24/7 plataformako kideak Goierri garaiko azoketara joango dira, Zumarragako osasun zentroak eskaintzen duen zerbitzuari buruzko herritarren testigantzak jasotzera. Gaur Urretxun izan dira, eta bihar Legazpikoan jarriko dute mahaia. Larunbatean Zumarragan egongo dira.
Nahi duten guztiek lehen mailako arretara edota larrialdietara joan direnean bizi izan dituzten esperientziak azaltzeko aukera izango dute. Plataformako kideek eskualdeko Osakidetzako zuzendaritzari helaraziko dizkiete testigantza horiek.