Euskarazko jostailuak ezagutarazteko Jolas Molaz saioak Legazpin
Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu ditu, eta hilaren 20an eta 21ean egingo dira, Kultur Etxean. LHko 3. 4. eta 5. mailetako ikasleei eta gurasoei daude zuzenduta.
Legazpiko Udaleko Euskara zerbitzuak Jolas Molas izeneko saioak antolatu ditu, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jartzeko. “Atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da” erakusketa eta saio praktiko hauen helburua.
Bi egunetan eskainiko dira, hilaren 20an, astelehena, lehena, eta hurrengo egunean bigarrena, bi kasuetan 17:00etatik 19:00etara, Kultur Etxeko areto nagusian. Saioak euskaraz izango dira.