Adur Ezenarro da Goiekiko presidente berria
Ordiziako alkatea izango da Goiekiko administrazio kontseiluko lehendakaria 2023-2027 agintaldian. Gainontzeko karguak ere izendatu dituzte.
Joan den astelehenean, azaroaren 13an, egindako batzarrean izendatu zuten Goieki Garapen Agentziako administrazio kontseilu berria. Goierri beheko hiru herri nagusienek txandaka hartzen dute lehendakaritza, eta 2023-2027 agintaldirako Ordiziak hartu dio lekukoa Beasaini. Horrenbestez, Adur Ezenarro Agirre (EH Bildu) izango da Goiekiko presidente datozen lau urteetan.
Lehen presidenteordea Leire Artola Ugalde Beasaingo alkatea (EAJ) izango da, eta bigarren presidenteordea Kepa Zubiarrain Erauskin Lazkaoko alkatea (EAJ). Idazkari, berriz, Joseba Iztueta Dorronsoro izendatu dute, Gabiriako zinegotzia (Independentea).
Zazpi bokal ere izendatu dituzte, lau EH Bildukoak dira, eta EAJko, PSE-EE eta Ordizia Oraineko bana. Goierriko udaletan ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiak daude hortaz ordezkatutako Goiekiko administrazio kontseiluan, Goiekiko estatutuek jasotzen duten aniztasun politikoaren printzipioa betez.
KARGUA | IZENA | ALDERDIA | HERRIA |
Presidentea | Adur Ezenarro Agirre | EH Bildu | Ordizia |
1.Presidenteordea | Leire Artola Ugalde | EAJ | Beasain |
2.Presidenterdea | Kepa Zubiarrain Erauskin | EAJ | Lazkao |
Idazkaria | Joseba Iztueta Dorronsoro | Independentea | Gabiria |
Bokalak | Hasier Agirre Elkoroberezibar | EH Bildu | Beasain |
Bokalak | Iñaki Alberdi Iparragirre | EH Bildu | Idiazabal |
Bokalak | Ioritz Berra Juaristi | EH Bildu | Zaldibia |
Bokalak | Egoitz Apaolaza Goena | EH Bildu | Segura |
Bokalak | Aitziber Meabe Sorazu | EAJ | Legorreta |
Bokalak | Eva Alvarez Atanes | Euskal Sozialistak | Beasain |
Bokalak | Miren Alazne Sukia Galparsoro | Ordizia Orain | Ordizia |