Gabonetako erakusleiho lehiaketa prestatzen hasi da Legazpiko Udala
Parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, gaurtik abenduaren 5era arte.
Aurten ere egingo da Legazpin Gabonetako erakusleiho lehiaketa, eta udala hasi da prestaketa lanekin. Momentuz, parte hartzeko izena emateko epea ireki du.
Aurtengo lehiaketan parte hartu nahi dutenek, gaurtik abenduaren 5era bitartean eman beharko dute izena udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, edo udalaren www.legazpi.eus webgunean.
Iazko edizioan 22 dendak eta zerbitzuk parte hartu zuten, eta Laubide auzoko Beti Eder estetika zentroak irabazi zuen. Bigarren saria Kale Nagusiko Aranzazu Optikak jaso zuen, eta hirugarrena, Patrizio Etxeberria kaleko Maitia haurrentzako arropa eta oinetako dendak. Herritarren saria ere Maitiarentzat izan zen.