Zeramika eta egurrezko taila lanak daude ikusgai Kultur Etxean abenduaren 5era arte
Xalinko eta Txirbil elkarteetako kideen eta ikasleen lanak dira.
Xalinko elkarteko kideen zeramika lanak daude ikusgai erakusketan. ARGAZKIAK: Tere Madinabeitia Zeramika eta egur taila lanak daude ikusgai egun hauetan Kultur Etxean, Erakusketa astelehenean ireki zen, eta abenduaren 5era arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara
Erakusketan ikusi daitezkeen lanak Xalinko zeramika elkarteko eta Txirbil egur lanketa tailerreko kideen eta ikasleek egindakoak dira.

Txirbil elkartearekin egurra lantzen duten legazpiarren lanak ere ikusi daitezke.













