Prostata eta barrabiletako minbiziari buruzko hitzaldia gaur, Legazpin
Movemberlegazpi taldeak antolatuta, 18:30ean izango da, Kultur Etxean. Larunbateko photocall saioa arrakastatsua izan zen. Kanpainari amaiera emateko, kontzertua antolatu dute ostegunerako.
Movemberlegazpi taldeak antolatuta, hitzaldia egingo dute gaur 18:30ean Kultur Etxean, prostata eta barrabiletako minbiziaren prebentzioaren inguruan. Gaixotasun horiek nola prebenitu eta aldez aurretik sintomak ezagutzea izango da helburua. Jose Maria Peralta Durango doktorea izango da hizlaria.
Movember mugimenduaren inguruan Legazpin bildutako taldeak, bestalde, photocall saioa egin zuen larunbat eguerdian herriko plazan, eta legazpiar ugari hurbildu zen bertara, Movemberren ikurra den bibotea jarrita argazkia ateratzeko. Argazkiak ikusgai daude taldearen instagram kontuan.
Legazpiko Movember kanpaina ostegunean amaituko da, Akerren Seinale taldeak Nafarroa kalean egingo duen kontzertuarekin.