Abenduko zubirako egitaraua prest dute jada, Igartubeitin
Abenduko zubian, bizi Igartubeiti! izenburupean, ekintza sorta antolatu du Igartubeiti baserri museoak datozen jai egunetarako. Abenduaren 6tik 10era bitartean Mundua lau zaporetan margotuta erakusketara bisita gidatuak dastaketarekin lagunduta egiteko aukera egongo da. Abenduaren 6, 8 eta 9an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta abenduaren 7an eta 10ean 10:00etatik 14:00etara.
Pintxoa eta txotxa
Abenduaren 9rako Mundua lau zaporetan margotuta, pintxo eta txotx ekintza antolatu dute. 12:30ean gaztelaniaz eta 17:00etan, euskaraz; biak doan. Izena emateko 943 72 29 78 zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzi daiteke.