Iratzarrik antolatutako sukaldaritza saioetan ia 60 lagunek parte hartu dute
Raul Gonzalo Legazpiko sukaldariak gidatu ditu, eta Gabonetarako menu bat prestatzen erakutsi die partaideek. Atzo egin zuten azken saioa.
Atzo amaitu ziren Legazpiko Iratzarri emakumeen elkarteak Gabonei begira antolatutako sukaldaritza saioak. Hiru saio izan dira, eta Raul Gonzalo sukaldari legazpiarrak gidatu ditu.
Ia 60 partaide izan dituzte sukaldaritza saio hauek, eta bertan, Gabonetarako menu bat prestatzen erakutsi die sukaldariak. Kuiatxoarekin egindako sasi-antxoak, otarrainxkaz beteriko zainzuriak, ahate bularkia Oporto saltsarekin eta madariak ardotan prestatu dituzte.
Iratzarrik ohiko jarduerekin jarraituko du Gabonak arte, eta oporren ondoren, urteko batzarra egingo du elkarteak.