Legazpiko eta Manresako udaletako arduradunak elkartu dira, Ignaziotar bidea sustatzeko
Proiektuak, turismoa sustatzeaz gain, Ignaziotar bidea osatzen duten 67 udalerrien arteko harremanak sendotzea ere badu. Gipuzkoan, Azpeititik, Zumarragatik, Urretxutik, Legazpitik eta Oñatitik igarotzen da bidea.
Azpeitiko Loiola santutegian hasi eta Bartzelonako Manresa herrian amaitzen den Ignaziotar Bidea sustatzeko proiektu bat jarri dute martxan. Proiektu hori aurkezten izan zen Legazpin joan den astean Manresako udaleko Joan Vila ordezkaria. Gipuzkoan Azpeititik, Zumarragatik, Urretxutik, Legazpitik eta Oñatitik igarotzen da Ignaziotar Bidea, eta udalerri guztietan izan zen Vila proiektuaren berri ematen. Legazpin, Eric Galvez alkatearekin, Amaia Aizpurua zinegotziarekin, Agurtzane Elustondo Lenbur Fundazioko ordezkariarekin eta Amaia Reta Urola Garaia Turismoko arduradunarekin elkartu zen.
Proiektuak, turismoa sustatzeaz gain, Ignaziotar bidea osatzen duten 67 udalerrien arteko harremanak sendotzea ere badu helburu.