Pikete informatiboak dabiltza herriz herri
Goizean goizetik pikete informatiboak dabiltza herriz herri gaurko deituta dagoen greba feminista orokorrarekin lotuta. Arratsaldean egingo dituzte mobilizazio nagusiak Beasain, Lazkao eta Ordizia lotuz, eta baita Urretxu-Zumarragan ere.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako Greba Orokor deialdiarekin lotuta, pikete informatiboak egiten ari dira greba deitzaileak.
Beasaingo Bernedoko aparkalekutik abiatuta, auto karabana abiatu da 07:00etan, bi adarretan banatuta: batzuk Ordizia aldera egin dute, beste batzuk Olaberria aldera.
Orkli parean Ertzaintzak identifikazio eskatu die piketeei, eta Olaberrian, industrialdera sartzeko biribilgunean, auto ilara handiak sortu dira.
Goierriko Itaia ere bere aldetik egiten ari da piketeak.
Egun guztirako eta Goierriko herri askotan ekitaldiak, tailerrak eta bestelako dinamikak ditu deituta gaurko Goierriko Mugimendu Feministak.