7tan Aire taldeak Legazpiko eta Segurako adinen egoitzetan joko du
Doinua musika eskolako musikariek emanaldi bat egingo dute gaur Legazpin, Santikutz egoitzan. Segurako San Juanen hilaren 15ean joko dute.
Doinua musika eskolako 7tan Aire taldeak bi emanaldi egingo ditu Goierriko adineko bi egoitzetan. Gaur egingo dute lehen kontzertua, Legazpiko Santikutz egoitzan 17:30ean, eta hilaren 15ean Segurako San Joan egoitzan joko dute, 17:30ean hor ere.
7tan Aire taldea musikari legazpiarrez dago osatuta batez ere, eta eskusoinua da tresna nagusia, soka tresna batzuk ere jotzen dituzten arren.