Ilintiren Ostegun Gorria kanpainak baditu saridunak
Ehun euroko bost erosketa txartel zozkatu ditu bezeroen artean. Black Friday mugimenduari aurre egitea zen kanpainaren helburua.
Black Friday mugimenduko deskontuei aurre egiteko Ilinti elkarteak martxan izan duen Ostegun Gorria kanpainak 500 euro banatu ditu bezeroen artean, 100 euroko bost erosketa txarteletan. Azaroaren 16tik 23ra bitartean Ilintiko dendetan erosketak egin eta bertan ateratako argazkia sare sozialetara #ostegungorriailintu2023 traolarekin igo dutenen artean zozkatu dituzte erosketa txartelak.
Miriam Gonzalez eta Jose Antonio Soria (Sustrai fruta denda); Kati Beitialarrangoitia (Mimaru lore denda) eta Maritxu Alberdi eta Josune Agirre (Tximak ile apaindegia) izan dira irabazleak.
Ilintiko kideek taldeko argazkia atera dute kanpainaren amaieran, bertan parte hartu duten guztiei eskerrak emateko.