Martuteneko presoentzako material bilketa egingo dute Legazpiko parrokian
Asteburu honetako eta hurrengo asteko larunbat eta igandeko meza orduetan egingo dute bilketa. Arropa da gehien behar dena.
Legazpiko parrokiak parte hartuko du aurten Gipuzkoako Espetxe Pastoralgintzak Martutenen preso dauden pertsonentzako egingo duen arropa eta beste material batzuen bilketan. Bilketa kanpainan lortutako produktuekin opari poltsa bat emango diete preso guztiei abenduaren 24an.
Hauxe da eskatzen dutena: barruko arropa berria (gizonezkoentzako mauka motzeko M tailako kamisetak eta galtzontziloak; emakumeentzako bularretakoak eta kuleroak); kiroletako prakak, kamisetak eta jertseak; bainurako txankletak (39-46 bitarteko zenbakiak); kiroletako zapatilak (39-46 zenbakiak); turroi biguna; tabako gorria eta txiskeroak; A motako zigiluak, gutun azalak eta boligrafoak; azazkalak moztekoak.
Material bilketa biharko eta etziko eta hilaren 9ko eta 10eko meza orduetan egingo da, parrokian bertan. Egun horietatik kanpo materiala eman nahi duenak Idoia Lasarekin jarri daiteke harremanetan, hilaren 14ra arte, 692 700 550 telefono zenbakian.