Aranburu, Maiora eta Soberon olaberritarrak, palako Gipuzkoako txapeldun
Larunbatean jokatu zuten finala Adunan, Txulobi-1 taldearen aurka.
Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Oinatz Aranburu, Aritz Maiora eta Josu Soberon mutiko olaberritarrek, infantil mailan, palako molle-pelle pilota modalitatean. Larunbatean, Adunan (Gipuzkoa), Txulobi-1 elkarteko bikotea izan zuten aurkari. Olaberriko pilota eskolako hiru gazteek Lazkaoko Lapke klubaren izenean jokatu zuten, eta 2-1 irabazi zuten, “talde lan bikaina eginda”: 10-1, 6-10 eta 15-7. Olaberriko pilota eskolak Lapke eta Ordiziako Oiangu elkarteak eskertu ditu, egiten duten lanagatik.