Joxe Arratibel zena omenduko dute asteazkenean Ataunen, jaiotzaren 100. urtean
Ergoiena auzoko Sariartegarakoa baserrian egingo du ekitaldia Atauniker kultur elkarteak, asteazkenean 12:00etan.
Aste honetan beteko dira ehun urte Joxe Arratibel Zurutuza idazlea, ipuin biltzailea eta fraidea jaio zenetik. Efemeridearen harira, idazlea gogoratzeko ekitaldia antolatu du Atauniker kultur elkarteak. Ataungo Ergoiena auzoko Sariartegarakoa baserrian egingo dute Joxe Arratibel gogoan ekitaldia, asteazkenean (abenduak 6), 12:00etan. 1980an Kontu zarrak argitaratu zuen, ipuin zaharrekin.