Gipuzkoako eskubaloi jokalari gaztetxoak Legazpin elkartuko dira igandean
Lurraldeko hainbat klubetako eskubaloi eskolen topaketa egingo dute Bikuña Kiroldegian. Kimu eta benjamin mailetako jokalariak elkartuko dira, Legazpikoak, Bergarakoak eta Hernaniko neskak eta mutilak.
Gipuzkoako hainbat eskubaloi klubetako eskolek topaketa egingo dute igande goizean Legazpin, Bikuña kiroldegian. Foru Aldundiak sustatzen dituen kirol eskolen egitasmoan kokatzen da topaketa, eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta La Salle Legazpi Eskubaloi kirol elkarteak antolatu dute, Eskola Kirola programaren barruan.
Topaketa honetan kimu eta benjamin mailako neskak eta mutilak ariko dira eskubaloian, Legazpikoak, Bergarakoak eta Hernanikoak, hain zuzen. Partidak 09:30ean hasiko dira, eta 12:30ean bukatuko dira.
Eskola kirolaren barne dago topaketa hau.