'Nire Legazpi' aurkeztuko dute hurrengo astelehenean
Herriko merkatariei buruzko informazioa legazpiarrei helarazteko helburua duen webgunea da. Legazpi aitzindaria izango da horrelako plataforma bat ezartzean.
Legazpiko negozioen, elkarteen eta udalaren berriak, sustapenak, eta bestelako informazioa herritarrei helarazteko helburuarekin sortu duten Nire Legazpi webgune berria aurkeztuko dute datorren astelehenean, hilak 11, Kultur Etxean, 14:30an. Lehen aurkezpena izango da hori, eta merkatariei dei berezia egin zaie bertara joateko dago.
Plataforma digital honek oso erabilera erraza izango du negozioentzat eta elkarteentzat, eta edukia modu samurrean sortu ahal izango dute. Negozioek eta elkarteek, web orri propioa izan gabe, euren informazioa zabaldu ahal izango dute herritarren artean, eta herritarrek ez dute aplikaziorik deskargatu behar izango.
Webgune honen erabilerak bi fase izango ditu. Lehendabizi merkatarientzat egongo da eskuragarri, eta aurrerago gainontzeko negozioei eta elkarteei zabalduko zaie.
Proiektu hau Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak, Ilintik eta Legazpiko Udalak sustatu dute, eta Legazpi aitzindaria izango da mota honetako plataforma bat ezartzean.