40. Mus Moskorrak abenduaren 16an
Lazkaoko Alkartetxe elkartean jokatuko da, lau erregetara, bikoteko 40 euro ordainduta. Kontsolazio fasea ere izango du txapelketak.
Abenduaren 16an jokatuko da Lazkaoko 40. Mus Moskorrak txapelketa, Alkartetxe elkartean. Izen-ematea 15:30ean zabalduko dute, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da. Jokoa lau erregetara izango da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Martin Aldasoro –urte askoan antolatzaile ibilia– oroituko du aurten ere Jotake Lazkaun talde antolatzaileak.
Irabazleek 1.500 euro eta txapela jasoko dute, azpitxapeldunek 600 euro, hirugarren sailkatuek 300 eta laugarrenek 150. Bosgarren postutik zortzigarrenera sailkatzen direnek ere izango dituzte sariak, baita herriko lehen bikoteak eta bi neskez edo mistoa den lehen bikoteak ere.
Kontsolazio fasea
Txapelketako lehenengo txandan kanporatzen direnek kontsolazio fasea jokatzeko aukera izango dute gehiago ordaindu beharrik gabe eta txapelketa nagusiko arau berberak jarraituz. Kontsolazio fasearen irabazleek 300 euroko jasoko dituzte saritzat eta bigarrenek 150.