Aingeru Epaltzarekin literatur tertulia izango da Seguran
Aingeru Epaltza 'Erretzaile damutuen konpaiñia' eleberriaren aurkezpenean. //Argazkia: Oskar Montero Abenduaren 12rako literatur tertulia antolatu dute Segurako liburutegian. Astearteko saioan Aingeru Epaltza idazlearen (Iruña, 1960) Erretzaile damutuen konpaiñia eleberria izango dute hizketagai, 19:00etan. Deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa eraiki du bere azken lanean Epaltzak.













