Joane Usabiaga urretxuar jatorriko estatubatuarra, ereserkia abesten futbol amerikar partida batean
Joane Usabiaga Arantxa Usabiaga urretxuarraren biloba da. Arantxa Roberto Fernandezekin (Brinkolako geltokiko buruaren semearekin) ezkondu zen. Fernandezek Bilboko banku batean lan egiten zuen eta Bizkaira joan ziren bizitzera. Fernandez auto istripu batean hil zen. Beraien seme Jorge Amerikako Estatu Batuetara joan zen eta bertan lehen bi abizenen ordena aldatu zuen. Renon (Nevada) bizi da. Bere alaba Joane musikaria da eta, bideoan ikus daitekeen bezala, ereserkia abesteko aukera eman zioten futbol amerikarreko partida batean.