Iker eta Zuhatz Sukia aita-semeak, ETBko Helmuga saioan, igandean
Zuhatz Sukiak Espainiako 18 urtez azpiko zilarra lortu zuen uztailean pisu jaurtiketan, 17,84 metrorekin. Euskal Herriko bigarren markarik onena da. Onena Iker Sukiak dauka.
Iker Sukia Esnaola eta Zuhatz Sukia Imaz ataundar aita-semeak ETBko Helmuga saioan agertuko dira, igandean. Zuhatz Sukia Txindoki Atletismo Taldeko atletak Espainiako 18 urtez azpiko zilarra lortu zuen pisu jaurtiketan uztailean, 17,84 metrorekin. Euskal Herriko bigarren markarik onena da. Haren aita Iker Sukiak dauka errekorra maila absolutuan, 1999an Tolosan jaurtitako 19,05 metrorekin.