Imanol Martinez legazpiarra, urrea Gipuzkoako eskusoinu jaialdian
Arrasaten ospatu zen jaialdiaren 35. edizioan irabazi du domina Doinua Musika Eskolako ikasleak. Edurne Berasategi du irakasle.
Legazpiko Imanol Martinez urrezko dominarekin etorri zen larunbatean Arrasaten egin zen Gipuzkoako 35. eskusoinu jaialditik. Martinez Doinua Musika Eskolako ikaslea da, eta Edurne Berasategi da bere eskusoinu irakaslea. Musika eskolako arduradunek adierazi dutenez, «urduritasuna alde batera utzi, eta eszenatoki gainean primeran aritu zen».
Akordeoia ikasten ari diren gazteen eta gaztetxoen instrumentuarekiko zaletasuna sustatzea da Hauspoz elkarteak antolatzen duen Gipuzkoako jaialdi honen xedea, eta jendaurrean akordeoia jotzeko bizipena izatea da helburu nagusia.