Oscar Gonzalez eta Iñaki Astigarraga legazpiarrak, Gipuzkoako ziklo kros txapeldun eta txapeldunorde
Master 40 mailan lortu zituzten tituluak, atzo Seguran jokatutako txapelketan. Telleriarteko Txirrindulari Elkartea taldeko kideak dira biak.
Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde tituluak irabazi dituzte hurrenez hurren Legazpiko Oscar Gonzalezek eta Iñaki Astigarragak, atzo Seguran jokatutako txapelketan. Biak Master 40 kategorian parte hartu zuten, eta Telleriarteko Txirrindulari Elkartea taldeko kideak dira.