Aitor Sarriegi 'Izendun sobreak' gaitzat hartuta 'Marrarrizketak' podcastean
'Bertsolari' aldizkariko 'Makarrizketak' podcastean "gai mamitsua" jorratu du bertsolari beasaindarrak: bertsolariei ordaintzen zaiena (edo ez zaiena ordaintzen). Entzun hausnarketa albiste barruan.
Bertsolari aldizkariak atzo abiatu zuen Makarrizketak podcastaren laugarren denboraldia, Aitor Sarriegiren Izendun sobreak hausnarketarekin.
Powered by RedCircle
Aitor Sarriegi: Izendun sobreak
Eta zenbat kobratzen duzue? A, libre zaude, primeran. Gauza bat, ez dago diru askorik… ea zer lortzen dugun. … edo diru-konturik aipatu gabe lotutako saioak. Bertsotan plazan kantuan aritzeak badu askotan ezkutuan geratzen den aurpegi bat. Bertso-plazaren, antolatzailearen, bertsolarien… arabera ordain desberdineko saioak egin izan dira eta egiten dira. Ez da beti alde berera erortzen den balantza, saio asko dira jakintzat eman eta ordain egokiarekin (eta batzuetan merezi baino gehiagorekin) bukatzen direnak. Tarifa finkorik ezak eta baliabide eta motibazio desberdineko plazek urtetan izan dituzten ondorioak dira.
Negoziatzea tokatzen denean askotan azaleko negoziazioa dela esan daiteke: ordaintzailearen eta bertsolari negoziatzailearen azalaren araberakoa, alegia. Bertsolari negoziatzailea. Zer uste zenuten, bada, hau banku-lapurrekin negoziatzearen parekoa izatera irits daiteke.
Normalean bertsolari ibilia edo beteranoa izaten da negoziatzailea (edo, zuzenean antolatzailearen deia jaso duena). Badira bertsolari bakoitzak antolatzailearekin bere aldetik hitz egindako saioak ere, eta ai, hor komeriak sortzen dira.
Hitz egin dezagun sobreez. Saio askotan izen-abizenak idatzita dituen sobrea jasotzen du bertsolariak, demagun, M. Rajoy azalean letra larriz idatzita. Txintik esan gabe poltsikora, eskerrik asko eta hurren arte. Zer nahi duzue esatea, ezteietan ezkonberriei ematen zaienaren pareko zerbait iruditzen zait; halakok hainbeste, beste halakok paper hutsak… eta ez beti kontrarako. Aurten bertan gertatua, antolatzailearekin kopuru bat adostu eta hasieratik beste bertsolariak gutxiago kobratuko zuenaren errezeloa. Zegoena erdibana egingo genuela esan arren izendun sobreak jaso eta beste bertsolariari esatean berak ere sobrea jaso zuela hark. Trukatu egingo genuela orduan, eta gauza garrantzitsu asko bezala komunean konpondu zen kontua: erdi eta erdi. Ordaina bera bada izendun sobreak jasotzeak, onerako zein txarrerako, konfiantza ez al du…
Artikulu osoa Bertsolari.eus webgunean.