Gipuzkoako pala motzeko txapelketako azken jardunaldiak
Oianguko lehen mailako palariek finalerdien aurreko partidak izango dituzte larunbatean. Bigarren mailakoei bi jardunaldi geratzen zaizkie.
Gipuzkoako pala motzeko txapelketa azken faseetara iritsi da. Oianguko lehen mailako palarientzat azken jardunaldia izango da asteburukoa, eta bigarren mailakoei bi jardunaldi geratzen zaizkie finalerdien aurretik.
Lehen mailako Oiangu1eko Ibarguren-Olaran bikotea jada finalerdietarako sailkatu da. Bigarren postuan amaitu dutenez, kanpoan jokatuko dute finalerdia. Aurretik, igandean, Errenterian jokatuko dute azken jardunaldia. Oiangu2ko Naldaiz-Letamendia bikoteak, berriz, partida zaila izango du finalerdietarako txartela eskuratzeko. Oraindik galdu ez duen Errepalako bikoteari irabazi beharko dio, Donostian, larunbatean. Galduz gero, Andoaingo bikotearen emaitzaren zain geratuko dira.
Bigarren mailan, Oiangu3ko Otegi-Etxeberria bikoteak dauka finalerdietara sailkatzeko aukerarik handiena. Bi jardunaldi geratzen zaizkie aurretik. Ostiralean Tolosako Beotibarren jokatuko dute. Oiangu2ko Ropero-Garrido bikoteak eta Oiangu4ko Irastorza-Elorza bikoteak, berriz, zailtasunak izango dituzte sailkatzeko, bina partida galdu baitituzte, baina aukerarik badute. Oiangu4koek Errenterian jokatuko dute ostiralean. Oiangu2koek atsedena dute. Oiangu1ekoek (Oiarbide-Ormazabal-Samaniego) eta Oiangu5ekoek (Gonzalez-Agirrezabal) ez daukate aukerarik jada hurrengo fasera sailkatzeko.