Legazpiko Katxalin elkarteak elkartasun salmenta egingo du bihar eliza atarian
Bularreko minbiziaren inguruko sentsibilizazio ekintzak egiteko erabiliko biltzen den diruaren zati bat, eta bestea ikerketara bideratuko da. Legazpiko Katxalinek Betieder zentroaren dohaintza bat jaso du.
Bihar Legazpin azoka eguna dela baliatuz, Katxalin elkarteko herriko ordezkariek elkartasun salmenta egiteko mahai bat jarriko dute goizean zehar, eliza atarian. Elkarteko kideek egindako artisau produktuak salduko dituzte bertan, eta bildutako diruaren zati bat bularreko minbiziaren inguruan sentsibilizazio ekintzak egiteko gordeko dute, eta beste zatia Biodonostiari entregatuko dioten, minbiziaren ikerketarako. Salmenta mahaia 09:00etatik 13:00etara egongo da.
Legazpiko Katxalinek, bestalde, 1.000 eurotik gorako dohaintza bat jaso du herriko Betieder estetika zentroaren eskutik. Maialen Pozok urte osoan zehar eskuz egindako panpinak, eskumuturrak, giltzariak eta abar saldu ditu zentroan, eta 1.000 eurotik gora bildu ditu. Diru hori ere Biodonostiari entregatuko dio Katxalinek.