Mendi Federazioaren lizentziak tramitatuko dituzte Izadi Zaleak elkartean
Hurrengo asteko asteartean eta ostegunean bertan izango dira mendi elkarteko kideak, federatu txartela tramitatzen laguntzeko., 18:30etik 19:30era. Urtarrilaren 1erako txartela izateko, tramitea egiteko azken eguna hilaren 21a izango da.
Izadi Zaleak elkarteak 2024. urterako mendiko lizentziak eskatzeko prozesua jarri du martxan, eta elkartetik pasatu daitezke posta elektroniko bidez lizentzia berritzeko jarraibideak jaso ez dituztenek, tramitea bertan egiteko. Aurten lizentzia izan ez dutenek eta hurrengo urterako atera nahi dutenek ere jasoko dute Izadi Zaleak elkartekoen laguntza.
Tramite hori egiteko hureengo asteko asteartean eta ostegunean egongo dira elkartean bertan, 18:30etik 19:30era bitartean, hau da, hilaren 19an eta 21ean. Bestela, izadifederatuak@gmail.com posta elektronikoaren bidez ere jarri daiteke harremanetan elkarteko kideekin.
Hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera federatuta egongo direla bermatzeko, tramiteak lehenbailehen osatzeko eskatu diete mendizaleei, eta azken eguna hurrengo osteguna izango da, hilaren 21. Dena den, Izadi Zaleak elkarteko arduradunek argitu dute federatu txartela urteko edozein garaitan atera daitekeela.