Migratzaileen egun bezperan, ‘Bidasoa’ filma Zaldibian
Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 film dokumentala emango dute, igandean, Zaldibian. Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna da astelehenean –Nazio Batuen Erakundeak 2000n izendatu zuen hala–, eta horren harira antolatu du udalak emanaldia. Zaldibiako Herri Antzokian, igandean 17:30ean hasiko da; sarrera doan da.