Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat lurraldeko eskualde guztien barrena ibiliko da eta herritarrak egutegiaren bila irribarre batekin hurbiltzera gonbidatuko ditu.
Gaur aurkeztu dute Eneko Lasa Urdaneta eskolako gurasoak eta Lurdes Imaz EHIGE-ko koordinatzaileak ekainaren 2an Ordizian egingo den ospakizuna, Donostian. 'Publikoa ai do!' izango da leloa, Eukene Lekuona ordiziar diseinatzaileak ondutakoa.
Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Sei sari emango dituzte, maila bakoitzeko bana. Irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte Kultur Etxean.
Abenduaren 29an jokatuko da Majori kiroldegian Nazioarteko 41. Eguberrietako Igeriketa Txapelketa. Hirugarren aldiz jarraian Europako txapelketa irabazi du herbeheretarrak 50 bizkarreko proban. Gizonetan, Ulises Saravia da faboritoetako bat, eta paralinpiarretan, hautagai nagusia Iñigo Llopis donostiarra da.
Ataunen, Lazkaon eta Seguran gaur irekiko dituzte euskal liburu eta disko azokak, asteburu guztirako. Goierriko 2023ko ekoizpen bibliografikoaren plaza izango dira. 47 titulu atera dira aurten.
Ilintik Gabonetako kanpainako sariak zozkatzeko festa egingo du Laubiden. Larunbata, Haztegiren Merkatu Txikiaren eta Martin Pipasen eguna da. Igandean, San Tomas azoka egingo dute Domingo Agirrek eta Olazabalek.
Gaur arratsaldean eman behar dute izena gazteek, Gazte-txokoan. Zerbitzuak 20 urte beteko ditu urtarrilean.
Asteburu bete-betea dator Eguberri aurrekoa. Kultur eta gizarte arloko azokak ugari, kontzertuak non-nahi, Goierriko bertsolariak Idiazabalen, pailazoen urteroko saioa Ordizian, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Felix Ibargutxi eta Eva Aztiria dira egileak. Aurkezpenaren ondoren, liburua erosteko aukera izango da.