Trekutzeko zentral eolikoa egiteko ingurumen baimena eskatu dute
Cilda Energy enpresak Trekutzeko zentral eolikoa egiteko beharrezkoak diren baimen administratiboa eta ingurumen baimena eskatu ditu. Herritarrek euskadi.eus webgunean dokumentazioa aztertu dezakete eta hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko. Enpreak 5 megavatteko bi haizerrota jarri nahi ditu Zazpi Puntetan: bata Irimotik gertu samar eta beste Antzuolako lurretan. Aerosorgailuek 200 metroko altuera izango lukete.